OpTV
2005 July - December
Outdoors videoprogram
Transvaal, Hagako udaletxearen hirigintza planaren ondorioz, aldaketa sakonak jasaten ari den langile auzo zahar bat da. 3000 etxe botako dira, haien ordez garestiago erosgai ipiniko diren 1600 etxe egin ahal izateko. Zaharberritzea aurrera eramateko, biztanle askok alde egin beharko dute, etxeak hutsik utziz.
Testuinguru honetan kokatzen da OpTrek: erauzpenak egiten diren heinean, auzoan arte proiektuak antolatzen dituen artisten organizazioa. Momentu honetan, OpTrek-en bulegoko aurrealdeak ‘Jack’ deitzen den bizkarroi bat ageri da, Michiel Voet eta Jeroen Bisscheroux artistek diseinatutako bideo pantaila bat duen estruktura bat.
‘Jack’-en izango da OpTV bideo programa erakutsiko den lekua, egunero uztailak 2an hasi eta eraikuntza bota arte. OpTV Klaas van Gorkum eta Iratxe Jaio bideogileek jarri dute martxan eta artisten bideoak, propaganda filmeak, bigarren eskuko dendetan aurkitutako bideoak, eta auzoan bertan egindako bideoez osotuta dago.
OpTV leihoan zehar egiten da Trasnvaal auzoko transformazio prozesua. Proiektuak iraungo duen sei hilabeteetan zehar, segurantza, kontrola, kultura desberdinen arteko lehia, hirigintza planak, eta gai hauek Transvaaleko biztanleentzako ze ondorio dituen aztertuko du. Bideo programa honek Transvaaleko eguneroko bizitza testuinguru orokorrago baten jarri nahi du, gaur egun gizarte eta politikan jasa ditugun aldaketen barne.
